Gutxi iraun du pozak

Guaixe 2010eko otsailaren 2a

Aurreko jardunaldian primeran ibili ziren Elomendiko futbol txapelketan ari diren Arakilgo bi taldeak, baina aurten txanponaren beste aldea ezagutu dute. Izurdiagako Rajatablak 0-2 galdu zuen Unzitiren kontra eta Izalsak 4-1 irabazi zion Arakilgo Zalduari. Urrotz da txapelketako liderra, 27 punturekin. Rajatabla zortzigarrena da, 15 punturekin, eta Zaldua 16.a eta azkena, 4 punturekin. Larunbatean hurrengo jardunaldia dago jokoan. Rajatablak hamaikagarrena den Indarra hartuko du larunbatean, 15:30ean, eta Zalduak hamalaugarrena den Beriainen kontra jokatuko du Lekunberrin, 16:30ean. Ea zortea alde duten.