Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den astekoa jardunaldi bikaina izan da Elomendiko Futbol Txapelketan ari diren talde sakandarrendako, biek irabazi baitute. Rajatablak 7-4 hartu zuen menpean Indarra, eta Zalduak irabazi egin zuen aspaldiko partez, Beriain 2-1 menpean hartu eta gero. Bestalde, Zalduak atzeratutako lehia jokatu zuen Apoloren kontra eta partida husnako berdinketarekin despeditu zen. Urrotzek jarraitzen du lider, 29 punturekin. Rajatabla zortzigarrena da, 17 punturekin eta Zaldua hamabosgarrena, azkenaurrekoa, 7 punturekin. Larunbatean hurrengo jardunaldia dago jokoan. Sailkapenean hamahirugarrena den Santa Cruz izanen du aurkari Rajatablak, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 15:30ean jokatuko den partidan. Eta hirugarrena den Memoriam SP izanen du arerio Zalduak.