Aurrera doa Elomendiko Futbol Txapelketa

Guaixe 2010eko otsailaren 23a

Elomendiko Futbol Txapelketa. 21. jardunaldia: Rajatabla - Izalsa (atzeratuta) / Zaldua 1 - Roca 2Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 21. jardunaldia jokatu zen. Izurdiagako Rajatablak eta Izalsak jokatu beharreko lehia atzeratu egin zen, eta Arakilgo zalduak 1-2 galdu zuen Roca taldearen kontra. Sailkapen orokorrean Urrotzek jarraitzen du lider, 29 punturekin. Rajatabla zortzigarrena da, 17 punturekin, eta Zaldua azkenaurrekoa, hamabosgarrena, 7 punturekin. Larunbatean Beriainen jokatuko du Rajatablak, hamalaugarrena den Beriainen kontra. Zizurren ariko da Zaldua, larunbatean, 16:30ean, zazpigarrena den Ardoiren kontra. Ea nola doan gauza.