Erdipurdiko jardunaldia

Guaixe 2010eko martxoaren 2a

Elomendiko futbol txapelketan dabiltzan bi talde sakandarrak, Izurdiagako Rajatablak eta Arakilgo Zalduak, erdipurdiko jardunaldia izan zuten asteburuan. Beriainen kontra husna berdindu zuen Rajatablak, eta Zizurko Ardoik 1-0 hartu zuen menpean Zaldua. Sailkapen orokorrean Unzitik hartu du lidergoa, 32 punturekin. Rajatabla zortzigarrena da, 20 punturekin, eta Zaldua hamabosgarrena, azkenaurrekoa, 7 punturekin. Larunbatean 23. jardunaldia dago jokoan. Rajatablak laugarrena den Memoriam SP hartuko du, 18:00etan, eta Zalduak bederatzigarrena den Elomendiren kontra jokatuko du Lekunberrin, 18:45ean. Ea zer moduz doan gauza.