Joera berbera

Guaixe 2010eko martxoaren 9a

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 23. jardunaldia jokatu zen, eta ligan izaten ari diren joera berbera izan zuten bertan ari diren Sakanako bi taldeek. Horrela, Izurdiagako Rajatablak eta Memoriam SP taldeek bina berdindu zuten, eta Zalduari 1-2 irabazi zion Elomendik. Sailkapen orokorrean Unzitik jarraitzen du lider, 34 punturekin, Urrotz taldeari puntu bateko aldea atereaz. Rajatabla 9.a da, 21 punturekin, eta Zaldua 15.a, azkenaurrekoa, 7 punturekin. Larunbatean 24. Jardunaldia egonen da jokoan. Laugarrena den Rocaren kontra jokatuko du Rajatablak, Unzuen, 16:00etan. Eta hamargarrena den Partizan izanen du arerio Zalduak, larunbatean Atarrabian.