Erdipurdi

Guaixe 2010eko martxoaren 16a

Horrela ibili ziren Elomendiko Futbol Txapelketan dabiltzan Sakanako bi taldeak, Izurdiagako Rajatabla eta Arakilgo Zalduak. Rocak 2-1 irabazi zion Rajatablari, eta Partizanek 4-1 hartu zuen menpean Zaldua. Sailkapen orokorrean Unziti da liderra, 36 punturekin. Rajatabla bederatzigarrena da, 21 punturekin, eta Zaldua 15.a, 7 punturekin. Larunbatean, Zalduak sailkapenean bigarrena den Urrotz izanen du aurkari, Lekunberrin, 17:00etan, eta Zizurren Ardoik Rajatabla hartuko du.