Penagarri

Guaixe 2010eko martxoaren 24a

Elomendiko futbol txapelketan dabiltzan talde sakandarrendako asteburukoa jardunaldi oso txarra izan zen. Zizurko Ardoik 4-2 irabazi zion Izurdiagako Rajatablari, eta Arakilgo Zaldua 1-6 hartu zuen mendean Urrotzek. Urrotz da liderra, 39 punturekin, Unzitiri puntu eskas bat aterata. Rajatabla bederatzigarrena da, 23 punturekin, eta Zaldua 15.a, azkenaurrekoa, 7 punturekin. Larunbatean zazpigarrena den Elomendiren kontra jokatuko du Rajatablak Elon, 16:00etan. Eta Zalduak azkena den The Beltzak taldea hartuko du Lekunberrin, 17:30ean.