Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako AHT Gelditu Elkarlanak Egiarreta eta Izurdiaga lotuko dituen mendi martxa antolatu du biharko. Abiadura Handiko Trenak (AHT) Arakilen izan dezakeen balizko ibilbidea bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko du ibilaldiak. 9:30ean jarri dute hitzordua Egiarretako Itxasperri ermitan. Bildutako guztiendako Elkarlanak txokolatea eta ogi xigortua banatuko du musu truk. Barruak epeldu ondoren, Etxarren, Urritzola eta Errotzen barna Izurdiagara arteko bidea eginen dute oinezkoek. 14:30ean herri bazkaria izanen da Izurdiagako elkartean. Postrearen ondoren Fermin Valentziaren kantaldia eta AHTri buruzko hitzaldia izanen dira.