Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko futbol txapelketako 26. Jardunaldia jokatu zen. Izurdiagako Rajatablak hiruna berdindu zuen Elomendirekin, eta Arakilgo Zalduari 0-1 irabazi zion The Beltzak taldeak. Bestalde, Rajatablak atzeratutako partida jokatu zuen Elomendiren kontra eta husnako berdinketarekin despeditu zen lehia. Sailkapen orokorrean Urrotz da liderra, 41 punturekin. Rajatabla 9.a da, 25 punturekin eta Zaldua 16.a eta azkena, 7 punturekin. Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko. Hurrengo jardunaldia apirilaren 10ean izanen da jokoan, larunbatarekin. Rajatablak 10.a den Partizan haratuko du Garinoainen, eta bosgarrena den Bidezarraren kontra ariko da Zaldua, Noainen.