Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horrela jarraitzen du Elomendiko futbol txapelketak. Rajatablak bina berdindu zuen Partizanekin eta Bidezarrak 5-2 irabazi zion Arakilgo Zalduari. Urrotzek eusten dio lidergoari, 42 punturekin, baina Unziti bigarrenak 41 puntu dauzka. Izurdiagako Rajatablak bederatzigarren jarraitzen du, 26 punturekin, eta Arakilgo Zalduak isten du sailkapena, 16. postuan, 7 punturekin. Larunbatean 28. jardunaldia dago jokoan. Urrotz liderra izango du aurkari Rajatablak Urrotzen, 16:00etan. Partida konplikatua izango da, Urrotzek lidergoa baitu jokoan. Eta Zalduak 14 punturekin 12.a den Indarra hartuko du Lekunberrin, 19:00etan.