Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elomendiko futbol txapelketan, Urrotz liderrak ez zuen huts egin eta 3-1 hartu zuen menpean Izurdiagako Rajatabla. Arakilgo Zalduak aspaldiko partez garaipena lortu zuen eta 1-0 irabazi zion Indarrari. Urrotz liderrak 44 puntu ditu eta puntu bat ateratzen dio Unzitiri. Rajatabla bederatzigarrena da, 26 punturekin, eta Zaldua azkena, hamaseigarrena, 9 punturekin. Larunbatean 29. jardunaldia dago jokoan. Azkenaurrekoa den The Beltzak taldearen kontra jokatuko du Rajatablak Larrabiden, 17:00etan, eta Zalduak hamaikagarrena den Apolo hartuko du Lekunberrin.