Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elomendi futbol txapelketako 29. jardunaldia jokatu zen asteburuan. The Beltzak taldearen kontra husna berdindu zuen Izurdiagako Rajatablak, eta Zalduak hiruna berdindu zuen Apolorekin. Sailkapenean Urrotz da lider, 46 punturekin, Unzitiri hiru puntu aterata. Rajatabla 9.a da, 27 punturekin, eta Zaldua 15.a, 10 punturekin.Txapelketa bukatzear dagoen honetan, larunbatean 30. jardunaldia dago jokoan. Bosgarrena den Bidezarra izanen du aurkari Rajatablak Noainen, 18:30ean. Eta bigarrena den Unzitiren kontra jokatuko du Zalduak Untzitin, 17:00etan.