Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elomendiko futbol txapelketan, 30. Jardunaldia jokatu zen asteburuan. Bidezarrak 5-0 hartu zuen menpean Izurdiagako Rajatabla eta Unzitik 3-1 irabazi zion Zalduari. Sailkapen orokorrean Urrotz da lider, 48 punturekin, Rajatabla 9.a da, 27 punturekin, eta Zaldua 16.a eta azkena, 10 punturekin. Asteburuan elurragatik atzeratutako lehiak jokatuko dira. Rajatablak Urrotz liderra izanen du aurkari, igandean, 11:30ean Garinoainan. Eta hamabigarrena den Indarraren kontra ariko da Zaldua, larunbatean, Tiebasen.