Elomendiko Futbol Txapelketak aurrera darrai.

Guaixe 2010eko maiatzaren 12a

Asteburuan elurragatik atzeratutako jardunaldia jokatu zen Elomendi Futbol Txapelketan, eta Izurdiagako Rajatablak bana berdindu zuen Urrotz liderrarekin. Arakilgo Zalduak aspaldiko partez irabazi egin zuen, Indarra taldea 1-0 menpean hartuz.  Urrotz da txapelketako liderra, 50 punturekin. Unziti bigarrenari 3 puntu ateratzen dizkio. Rajatabla bederatzigarrena da, 27 punturekin, eta Zaldua hamalaugarrena, 12 punturekin. Asteburuan Santa Cruzen kontra jokatuko du Rajatablak, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 17:00etan, eta Memoriam SP izanen du aurkari Zalduak igandean Antsoainen, goizeko 11:00etan.