Zalduak Elomendiko Kopan aurrera

Guaixe 2010eko maiatzaren 26a

Elomendiko Futbol Liga despeditu da. Urrotz izan da txapelduna, 52 punturekin, Unziti bigarrenari 5 puntu aterata. Izurdiagako Rajatabla 10.a izan da, 27 punturekin eta Arakilgo Zaldua 15.a, 12 punturekin. Liga despedituta, Elomendiko Kopari ekin diote. Asteburuan lehendabiziko kanporaketa jokatu zen eta Zalduak 3-1 hartu zuen menpean Rajatabla, eta hortaz Izurdiagako taldea bidean gelditu da. Asteburuan Kopako bigarren kanporaketa dago jokoan, eta Zalduak Urrotz liderra du aurkari larunbatean, 12:00etan, Lekunberrin. Ea ligan kili-kolo ibili den Zalduak kopan aurrera egiterik duen.