Ibarreko eguna bertan da

Guaixe 2010eko uztailaren 15a

Hilaren 25ean ospatuko da Arakilgo Eguna. Igandea denez, Arakilgo Udalak erabaki du ospakizuna ere larunbatean egitea. Bi egun izanen dute, beraz, arakildarrek haien ibarraren eguna ospatzeko. Ospakizunak, aurreko urteetan, Itxasperrin eta ibarreko herri batean izanen dira igandean. Aurten Etxeberrin. Eta han izanen da larunbateko herri afaria eta dantzaldia. Larunbateko herri afarira joan nahi duten helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Haurrek, berriz, zazpi. Igandean Etxeberrin izanen den herri bazkarian parte hartu nahi dutenek 16 edo 7 euro ordaindu beharko dituzte, beti ere, erroldatuta badaude. Arakilgo erroldan ez daudenek 29 edo 7 euro ordaindu beharko dituzte. 19ra arteTxartelak kontzejuetan eskuratu daitezke.