Arakildarrek ospatzeko bi egun

Guaixe 2010eko uztailaren 23a

Santiago egunarekin batera ospatuko da aurten ere Arakilgo Eguna, igandean. Ibarreko biztanleen artean harremanak sustatu nahian antolatzen du ospakizuna Arakilgo Udalak. Oraingoan Etxeberriko Kontzejuaren laguntza izanen du, ospakizun egitarauaren zati bat herri horrek hartuko baitu. Aurten, gainera, arakildarrek haien eguna modu bikoitzean ospatuko dute. Garilak 24, larunbata. Etxeberrin.19:30ean    Dantzaldia. 21:30ean    Herri afaria, karpa azpian. 23:30ean     Dantzaldia. Garilak 25, igandea. 12:00etan    Meza Itxasperrin, patroiaren ohorez, ibarreko abesbatzak lagundurik. 12:45ean    Arakilgo Udalaren omenaldiak. 13:00etan    Otamena. 13:20ean    Herri kirolak. Saralegi anaiak. Aizkolariak eta harri-jasotzaileak. 14:45ean    Herri bazkaria Etxeberriko frontoian. 16:30ean    Haurrendako puzgarriak. 17:30ean    Mus eta briska txapelketak.                   Dantzaldia Aitorrekin. 20:00etan    Sari banaketa. 21:00etan    Hau pena ni!