Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elomendiko futbol txapelketako 2. Jardunaldian txanponaren bi aldeak ezagutu zituzten bertan ari diren talde sakandarrak. Arakilgo Zalduak 4-2 irabazi zion Zizurko Ardoiri, eta Izurdiagako Rajatablak, aldiz, 0-1 galdu zuen Rocaren kontra. Gauzak horrela Unziti da liderra, 4 punturekin. Zaldua laugarrena da, 3 punturekin, eta Rajatabla 9.a, puntu batekin. Larunbatean 3. jardunaldia egongo da jokoan. Izalsa taldearen kontra ariko da Zaldua, Lekunberrin, 18:45ean, eta Rajatablak Santa Cruz izango du arerio, Astraingo kiroldegian, 16:00etan.