Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko futbol txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen. Sakanako taldeen emaitzak: Izalsa 2 - Zaldua 2Santa Cruz 3 - Rajatabla 4Hortaz, bide onetik jarraitzen dute Elomendin ari diren bi talde sakandarrak, Rajatablak 3-4 hartu baitzuen menpean Santa Cruz, eta Zalduak bina berdindu baitzuen Izalsarekin. Sailkapen orokorrean Unziti da liderra, 6 punturekin, Bidezarra taldearekin puntutara berdinduta. Zaldua seigarrena da, 4 punturekin, eta Rajatabla zazpigarrena, 3 punturekin. Larunbatean laugarren jardunaldia egonen da jokoan. Zalduak Roca hartuko du Lekunberrin, 18:45ean, eta Unziti liderraren kontra ariko da Rajatabla, Unzitin, 16:00etan.