Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elomendiko futbol txapelketan dabiltzan Sakanako bi taldeek galdu egin zuten asteburuan. Zehazki, Arakilgo Zalduak 0-4 galdu zuen Rocaren kontra, eta Rajatablari 1-3 irabazi zion Unzitik. Sailkapen orokorrean Unzitik jarraitzen du lider, 8 punturekin. Zaldua zazpigarrena da, 4 punturekin, eta Rajatabla zortzigarrena, 3 punturekin. Larunbatean laugarren jardunaldia egonen da jokoan. Hamargarrena den Partizan taldearen kontra Atarrabian jokatuko du Zalduak, eta bigarrena den Bidezarra izango du aurkari Rajatablak, Noainen.