Elomendiko futbol txapelketako 7. jardunaldia

Guaixe 2010eko azaroaren 9a

Asteburuan Elomendiko futbol txapelketako zazpigarren jardunaldia jokatu zen. The Beltzak taldeak 4-3 irabazi zion Arakilgo Zalduari, eta Izurdiagako Rajatablak eta Memoriam SP taldeek launa berdindu zuten. Unzitik jarraitzen du lider, 13 punturekin, Bidezarra bigarrenarekin puntutara berdinduta. Berdindu eta gero Rajatablak Zaldua pasa du sailkapenean. Rajatabla zortzigarrena da eta Zaldua bederatzigarrena, biak seina punturekin. Larunbatean zortzigarren jardunaldia egongo da jokoan. Sailkapenean hamargarrena den Izalsa izango du aurkari Rajatablak Izan, arratsaldeko lauetan. Eta Unziti liderraren kontra ariko da Zaldua Unzitin, 16:00etan.