Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arakildarrek Aixieta gazteluari eskainiko diote biharko eguna. Bi Aizpe gaineko gaztelutik abiatuta, historian atzera egin eta Nafarroako Erresumaren garaiko Sakanan murgilduko dira. Horretarako aukera ematen du Arakilgo Udazkeneko Kultur Agendak. Bisita gidatuaBihar arratsaldean Aixieta gaztelua ezagutzeko aukera izanen da. Iñaki Sagredo idazle eta Nafarroako gazteluetan adituak eta arkeologo batek gidatuta Aixietarako bidea hartuko dute arakildarrek. Ruben Goñik azaldu digunez, gaztelura bidean gure arbasoen zenbait aztarna aurkituko ditugu: gurdi bideak, galtzada erromatarra, abere tokiak eta Aixieta gaztelua. 16:30ean jarri dute hitzordua Etxeberrin. Gaian sakontzeko, Iñaki Sagredok hitzaldia eskainiko du Etxeberriko elkartean, 18:30ean. Aixieta gaztelua bere garaian kokatuko du eta haren inguruko dokumentazioaren berri emanen du. Etxeberriko beste eraikin batzuk ere, Palazio-etxea edo errota kasu, hizpide izanen ditu. Merienda afariak emanen dio amaiera egunari. Eguneko zenbait gai errepasatzeko aukera polita izanen da.Sakanako gazteluakEtxeberriko kontzeju etxeak Sakanako gazteluen erakusketa hartuko du. Ikusgai egonen da egun osoan. Iñaki Sagredok Castillos que defendieron un reino liburuan dioenez, ondoko gazteluek defendatzen zuten Sakanako korridorea: Urdiaingo Sarabeko Irurita, Etxarri Aranazko dorrea, Uharte Arakilgoa eta Arakilgo Aixita eta Orraregi. Horiei guztiei buruzko informazioa, planoak eta argazkiak aurki daitezke erakusketan.Gazteluak berreskuratzen1512an 100 gaztelu baino gehiago zituen Nafarroako Erresumak eta horien artean zeuden sakandarrak. Gaztelak Nafarroa konkistatu zuenean, Nafarroako gazteluak botatzeko agindua eman zuen. 2012an Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrena beteko da. Iñaki Sagredok, inskripzioak edo plakak jarriz, sinbolikoki gaztelu guztiak jasotzeko deia egiten du. Bide horri ekin diote zenbait sakandarrek. Esaterako, Urdiaingo Irurita gazteluan indusketak egin dira. Ruben Goñik azaldu digunez, Arakilgo eta Irurtzungo Udalek gaia lantzeko interesa dute.Egitaraua:Azaroaren 13an, larunbatean16:30ean, Etxeberritik Aixietara ibilbide gidatua.18:30ean, Aixieta Gazteluaren hitzaldia Iñaki Sagredorekin.20:00etan, afari merienda.Egun osoan Sakanako Gazteluak erakusketa Etxeberriko kontzeju etxean.