Berdindu eta galdu

Guaixe 2010eko azaroaren 16a

Hori egin zuten Elomendiko futbol txapelketan aritzen diren Sakanako bi taldeek. Izurdiagako Rajatablak hiruna berdindu zuen Izalsaren kontra, eta Unzitik 7-0 hartu zuen menpean Arakilgo Zaldua. Bidezarra da Elomendiko futbol txapelketako liderra, 16 punturekin. Puntu bat ateratzen dio Unzitiri. Rajatabla sailkapenean zazpigarrena da, 7 punturekin eta Zalduak behera egin du eta bederatzigarrena da, 6 punturekin. Sailkapenean laugarrena den Partizanen kontra larunbatean ariko da Rajatabla, Atarrabian. Aldiz, Zalduak etxean jokatuko du, Lekunberrin, hamaikagarrena den Apoloren kontra, 17:00etan. Ea jokoan dauden puntuak Sakanara etortzen diren.