Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko futbol txapelketako 11. jardunaldia jokatu zen. Izurdiagako Rajatablari 1-2 irabazi zion Apolok, eta, aldiz, Beriain taldeari 1-5 nagusitu zitzaion Arakilgo Zaldua. Unziti da liderra, 21 punturekin. Zaldua igo da eta zazpigarrena da, 10 punturekin. Rajatabla, aldiz, 10.a da, 8 punturekin. Igandean Zalduak 9 punturekin bederatzigarrena den Elomendi hartuko du Lekunberrin, goizeko 11:30ean. Sailkapena estu dago eta klasifikazioa dago jokoan. Eta larunbatean, Beriainen, azkenaurrekoa den Beriain taldeak Rajatabla hartuko du, 15:30ean. Gabonak aurreko azken jardunaldia izango da hau. Hurrengo jardunaldia ilbeltzaren 8an jokatuko da.