Arakilgo taldeen arteko derbya berdinketarekin despeditu zen

Guaixe 2011ko urtarrilaren 11

Gabonetako oporren ondoren, asteburuan abiatu zen Elomendiko futbol txapelketa. Bertan aritzen diren Sakanako bi taldeen arteko derbya jokatu zen urte berriarekin batera. Izurdiagako Rajatabla eta Arakilgo Zaldua nor baino nor aritu ziren lehian, eta emozioz betetako partida banakako berdinketarekin despeditu zen. Unziti da liderra, 25 punturekin. Zaldua zazpigarrena da, 13 punturekin, eta Rajatabla bederatzigarrena, 9 punturekin. Igandean Zalduak sailkapenean bosgarrena den Memoriam SP taldea hartuko du Lekunberrin, 11:30ean. Aldiz, larunbatean Zizurren jokatuko du Rajatablak, hirugarrena den Ardoi taldearen kontra.