Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elomendiko futbol txapelketan erdipurdiko jardunaldia izan zuten Sakanako taldeek. Arakilgo Zalduak bana berdindu zuen Memoriam SP taldearen kontra, eta Zizurko Ardoik 7-3 irabazi zion Izurdiagako Rajatablari. Sailkapen orokorrean Unziti da liderra, 27 punturekin. Zaldua 7.a da, 14 punturekin eta Rajatabla 11.a, 9 punturekin. Larunbatean Zizurren jokatuko du Zalduak, sailkapenean hirugarrena den Ardoi taldearen kontra. Eta sailkapenean seigarrena den Roca izanen du arerio Rajatablak Unzuen, larunbatean, 16:00etan.