Aspaldiko partez Rajatablak irabazi

Guaixe 2011ko urtarrilaren 25a

Elomendiko futbol txapelketan dabiltzan bi taldeen errepasoa eginez, Zizurko Ardoik 2-1 hartu zuen menpean Arakilgo Zaldua, eta Roca taldeari 1-2 irabazi zion Izurdiagako Rajatablak, aspaldiko partez garaipena lortuz. Unzitik jarraitzen du lider, 28 punturekin. Zaldua zazpigarrena da, 14 punturekin eta Rajatabla zortzigarrena, 11 punturekin.  Larunbatean Zalduak sailkapenean 10.a den Izalsa hartuko du Lekunberrin, eta larunbatean ere, Rajatablak azkena den Santa Kruz hartuko du Astrainen, 16:00etan.