Alkatetzako taldeak batzarra deitu du

Guaixe 2011ko otsailaren 11

Arakilgo Talde Independenteak ibarreko biztanleak batzarrera deitu ditu. Taldetik azaldu digutenez, hurrengo udal hauteskundeak prestatzeko eta oinarriak jartzeko izanen da batzarra. Gaurko bilkuran arakildarrek ibarra hobetzeko dituzten ideiak eta ekarpenak plazaratu eta nolako udala nahi duten adierazteko aukera izanen dute. "Guztien artean talde bat osatu nahi dugu". Talde Independenteak arakildarrei parte hartzeko gonbitea egin die.