Erdipurdi

Guaixe 2011ko otsailaren 14a

Elomendiko futbol txapelketako 18. Jardunaldia erdipurdikoa izan zen bertan ari diren Arakilgo taldeendako. Arakilgo Zalduak bina berdindu zuen Partizanekin eta Izurdiagako Rajatablari 0-2 irabazi zion Bidezarrak. Unziti da liderra, 34 punturekin. Zaldua zazpigarrena da, 17 punturekin, eta Rajatabla bederatzigarrena, 13 punturekin. Larunbatean azkena den Santa Kruzen kontra ariko da Zaldua, Burlatan. Eta Rajatablak sailkapenean 10.a den Elomendi hartuko du larunbatean Astrainen, 16:00etan.