Jardunaldi polita Elomendin

Guaixe 2011ko otsailaren 22a

Elomendiko futbol txapelketan dabiltzan Arakilgo bi taldeendako jardunaldi polita izan zen asteburukoa. Santa Kruz taldeari 1-2 irabazi zion Arakilgo Zalduak, eta Izurdiagako Rajatablak bina berdindu zuen Elomendi taldearekin. Sailkapen orokorrean Unziti da liderra, 36 punturekin. Arakilgo Zaldua seigarrena da, 19 punturekin, eta Rajatabla bederatzigarrena da, 14 punturekin. Larunbatean Zalduak sailkapenean hamaikagarrena den The Beltzak taldea hartuko du Lekunberrin, 17:00etan, eta sailkapenean bosgarrena den Memoriam SP taldearen kontra ariko da Rajatabla Antsoainen, 18:30ean.