Zaldua bikain

Guaixe 2011ko martxoaren 1a

Elomendiko futbol txapelketan dabilen Zalduak jardunaldi bikaina izan zuen, 4-1 hartu baitzuen menpean The Beltzak taldea. Horrela, sailkapenean seigarren postura igotzea lortu zuen Arakilgo taldeak. Bestalde, Memoriam SP taldeak 3-0 irabazi zion Izurdiagako Rajatablari. Sailkapenean Unziti da liderra, 38 punturekin. Zaldua seigarren postura igo da, 21 punturekin, eta Rajatabla 9.a da, 14 punturekin. Asteburuan Zalduak eta Unziti liderrak jokatu beharreko lehia atzeratu egin da. Aldiz, Rajatablak zortzigarrena den Izalsa hartuko du larunbatean Astrainen, 16:00etan. Bi taldeen artean soilik puntu bateko aldea dago, eta, hortaz, zortzigarren postua dago jokoan.