Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Elomendiko futbol txapelketako 21. Jardunaldia jokatu da. Izurdiagako Rajatablari 1-2 irabazi zion Izalsak, eta Arakilgo Zalduak eta Unziti liderrak jokatu beharreko lehia atzeratu egin da. Horrela, Unziti da liderra, 38 punturekin. Zaldua seigarrena da, 21 punturekin, eta Rajatabla hamaikagarrena, 14 punturekin. Igandean sailkapenean azkenaurrekoa den Apolo izango du aurkari Zalduak Noainen, 12:00etan. Aldiz, Rajatablak sailkapenean hirugarrena den Partizan hartuko du larunbatean, Astrainen, 16:00etan.