Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elomendiko futbol txapelketan gauzak primeran doazkio aurten Arakilgo Zaldua taldeari. Zalduak 0-7 hartu zuen menpean Apolo taldea. Eta Izurdiagako Rajatablari ere ongi joan zitzaizkion gauzak. 2-0 hartu zuen menpean Partizan.Sailkapen orokorrean Unzitik jarraitzen du lider, 38 punturekin. Arakilgo Zaldua 6.a da, 23 punturekin, eta Rajatabla 10.a, 16 punturekin.Larunbatean sailkapenean bigarrena den Bidezarraren kontra ariko da Zaldua, Noainen, larunbatean, 15:30ean. Rajatablak, aldiz, 11.a den The Beltzak taldea hartuko du Astrainen, larunbatean, 16:00etan.