Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elomendiko futbol txapelketan dabiltzan Sakanako taldeen lana errepasatuz, aspaldiko partez Arakilgo Zalduak galdu egin zuen, 3-1, Bidezarra taldearen kontra. Eta Izurdiagako Rajatablak 1-0 hartu zuen menpean The Beltzak taldea. Unzitik jarraitzen du lider, 40 punturekin. Zaldua seigarrena da, 23 punturekin, eta Rajatabla zortzigarrena, 18 punturekin. Larunbatean Zalduak sailkapenean 12.a den Beriain taldea hartuko du Lekunberrin, 16:30ean, eta sailkapenean 13.a den Apoloren kontra ariko da Rajatabla Noainen, igandean, 12:00etatik aurrera.