Arakildarren arteko berdinketa

Guaixe 2011ko apirilaren 12a

Egoerak berdin jarraitzen du Elomendiko futbol txapelketan dabiltzan Sakanako bi taldeendako. Izurdiagako Rajatabla eta Arakilgo Zalduaren arteko partida jokatzekoa zen, baina ez zen jokatu, eta Zalduaren aldeko 0-1 ezarri du antolakuntzak. Unziti da liderra, 46 punturekin. Zaldua sailkapenean seigarrena da, 27 punturekin, eta Rajatabla, aldiz, zortzigarrena, 21 punturekin. Asteburuan atzeratutako partidak jokatuko dira, eta tartean Arakilgo Zalduak Unziti hartuko du Lekunberrin.