Zaldua eta Rajatabla Elomendiko Kopatik kanpo

Guaixe 2011ko maiatzaren 5a

Elomendiko liga despedituta, Elomendiko Kopari ekin zaio. Lehendabiziko kanporaketan Arakilgo Zalduari 1-2 irabazi zion Santa Kruzek, eta Zizurko Ardoik 5-2 irabazi zion Izurdiagako Rajatablari. Horrela, Elomendiko Kopan dabiltzan Sakanako bi taldeak Kopatik kanpo geratu dira.Elomendiko ligari dagokionez, Unziti izan da txapelduna (48 puntu), Bidezarrari bi puntu atera eta gero. Arakilgo Zaldua seigarrena sailkatu da (27 puntu), eta Rajatabla zortzigarrena (21 puntu). Txapelketa bikaina egin dute bi talde sakandarrek. Gainera, Zaldua kiroltasunaren sariko garailea izan da, 8 punturekin.Sari banaketa ostiral honetan eginen dute, maiatzaren 6an, Iruñeko Sanduzelaiko San Migel tabernan, 21:30ean.