Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar San Isidro eguna ospatuko da, nekazarien patroia. Horregatik, makina bat arakildarrek Egiarretako Itxasperriko bidea hartuko dute. Han, eguerdian, ibarreko hildakoen omenezko elizkizuna izanen da. Hura despeditu ondoren, ibarreko soro eta larreak bedeinkatuko dituzte. Arakilgo Udalak otamena eskainiko die bildutako guztiei. Ermitaren abaroan arakildarrak aspaldiko kontuez eta egungoez hitz egiteko aukera izanen dute.