AHT-k hirigintza plana aurretik eraman du

Guaixe 2011ko maiatzaren 11

Legegintzaldi berrian despeditu beharko da hirigintza plana. Bitartean, indarrean  dagoenaren aldaketa puntualak eginen ditu Arakilgo UdalakSanferminetan bi urte beteko dira Arakilgo Udalak hirigintza plan berriko oinarria den Lurralde Okupazioarako Estrategia Eredua (LOEE) aurkeztu zuela. Ordutik udal ordezkariek Lurralde Antolamenduko Departamentuko kideekin makina bat bilera izan dituzte. Azkena duela hilabete bat, urte erdia zain egon ondoren. Javier Lazkoz Olatexea alkateak jakinarazi digunez, abiadura handiko trenaren ibilbidea markatu ez dugulako atzera bota digute LOEE. "Amelia Salanueva Murgialdai kontseilariak argi hitz egitea eskertzen du" esan digu Lazkozek.Arakilgo alkateak esan digunez, LOEEn bi arrazoirengatik ez zuten AHT-ren ibilbide posiblea markatu. "Lehenengoa AHT egitasmoarekin ez gaudelako ados. Haren gaineko ikerketa seriorik ez da egin". Horrekin batera, Javier Lazkoz Olaetxeak dio udalak teknikoki ezin duela halakorik egin, dagozkion erreserba espazioekin eta dena delakoekin. "Nafarroako Gobernuko teknikariek ez badute egin nola eginen du Arakilgo Udalekoak".