Alkatetza independenteen esku

Guaixe 2011ko maiatzaren 27a

Arakilgo Talde Independenteak alkatetzari eutsi dio eta Ruben Goñi Urroz etxeberriarra izanen da arakildarren alkate berria. Independenteek lau zinegotzi lortu dituzte eta gehiengoa izanen dute udalean. Aurreko bozekin alderatuta %4 jaitsi dute bototan, hain zuzen ere ia-ia Bilduk igo duena. Horrek zinegotzi bat independenteen aldetik koliziora pasatzea ekarri du. Bilduk 3 zinegotzi izanen ditu udalean. Nafarroako Parlamenturako bozei dagokionez, aurrekoan bezala, NaBai 2011 zerrenda izan da arakildarren babes gehien jaso duena. Duela lau urte bezala, baino %7 boto gutxiago jaso du. Aurreko hauteskundeetan galdu zuen UPNk parlamenturako zerrenda bozkatuenaren lehen postua. Boto bakar bategatik eutsi dio bigarrenari oraingoan, %8 jaitsiz. Bildu UPNren papera iritsi da arakildarren laurdenaren babesari esker. Alderdi Popularrak erregionalistek galdu dituzten botoen %3 besterik ez du jaso, baina horiek nahikoa izan zaizkio sozialisten eta Izquierda-Ezkerraren pare jartzeko. PSNk aurretik zituen bozen %65 galdu ditu Arakilen. Kanabikoek eta Nafarroako Berdeek ere jaso dute arakildarren %1 baino gehiagoren babesa. Parlamenturako boto abertzalea jaso duten bi koalizioek 7 boto irabazi dituzte aurreko hauteskundeekin alderatuta. Aurretik elkarrekin aurkeztuta baino 39 boz gutxiago jaso dituzte UPNk eta PPk Arakilen. Udalaren osaketaArakilgo talde Independentea1. Ruben Goñi Urroz2. Francisco Javier Uharte Garro3. Alicia Izko Aldaba4. Jose Luis Garcia UrbistondoBildu1. Oihana Olaberria Jaka2. Patxi Xabier Astiz Auzmendi3. Beñat Jauregi Solano