Goñi alkate

Guaixe 2011ko ekainaren 15a

Larunbat eguerdian bildu zen estreinakoz Arakilgo udal berria. Adin mahaia Alicia Izko Aldabak eta Beñat Jauregi Solanok osatu zuten. Bilduko hiru zinegotziek legeak hala aginduta hitz eman zuten kargua. Lau zinegotzi independenteek bere hautagaiaren alde egin zuten eta, Bildukoek ere antzeko jokatu zuten. Horrela izan zen aukeratua Ruben Goñi Urroz. Goñik aurreko alkate Javier Lazkoz Olaetxearen eskutik jaso zuen aginte makila. Lazkozek zera esan zion ematerakoan: "aginte makilak boterea ematen dizu eta herritar guztiekin erakutsi behar duzun lasaitasuna ere. Zortea izan ezazula". Publiko gutxik jarraitu zuen plenoa. Hura despeditu ondoren, udalbatza berria pintxo bat hartzera joan zen.