Nagore Chafeeren kontra, igandean sanferminetan Garferen eskutik

Guaixe 2011ko uztailaren 8a

Aspe eta Asegarce gabe ez da mundua bukatzen. Calahorrako Garfe 11 enpresa indarberritzen dago eta izen handiko pilotariak hartu ditu bere baitan, tartean sakandarrak. . Aurtengo udarako 37 jaialdi lotuta dituzte, eta, jakina, sanferminetan egon nahi izan dute. Gauean jaialdiren bat antolatzea zen euren asmoa, baina egun guztiak okupatuta daudenez, igande eguerdirako prestatu dute ekitaldia. Lehenik eta behin Jorge Nagore irurtzundarra eta Ismael Chafee zuhatzuarra lehiatuko dira lau eta erdian. Bi lagunen arteko lehiaren ondoren, Patxi Eugik eta Fernando Goñik Mikel Goñi eta Eulate izanen dituzte aurkari. Sarrerak 15 eurotan izanen dira salgai.