Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arakilgo Udalak multikirol eskaintza egin du ibarreko txikienendako. Astelehenetik aurrera 21 haurrek futbola, beisbola, errugbia, herri kirolak eta orientazioa hobe ezagutzeko aukera izanen dute. Izan ere, agorrileko astelehen, asteazken eta ostiral goizetankirol horien arau eta teknikak ezagutu eta haiek praktikatzeko aukera izanen dute. Lau begirale ariko dira txikiekin. Multikirol saioak Arakilgo herrietako kirol azpiegituretan eginen dira. Beñat Jauregi Solano zinegotziak esan digunez, eskaintza horrekin haurrek kalean kirola egitea eta euskara erabiltzea sustatu nahi dute. Udalekua11 eta 16 urte bitarteko arakildarrei udaleku egonaldi batez gozatzeko aukera egin die. Arabako Zuhatzan izanen da udaleku hori, agorrilaren 22tik 26ra. Urtegi batean dagoenez, gaztetxo arakildarrek urarekin lotutako jarduerekin gozatzeko aukera izanen dute. Beti ere, agorrilaren 12a baino lehen udaletxean izena ematen badute. Arakildarrek 120 euro ordaindu beharko dituzte, ibarrean erroldatuta ez daudenak, berriz, 140. Udaleku eskaintza aurrera egiteko gutxienez 10 haurrek eman dute izena.Errausketaren kontraArakilgo Udalak hilaren 19an egindako bilkuran aho batez onartu zuen errausketaren inguruan aurkeztutako mozioa. Hala, Arakilgo Udalaren iritziz, errausketa hondakinak tratatzeko metodo gisa baztertu behar da. Aldi berean, Olatzagutiko porlandegian hondakinak erretzea baztertu du udalak. Onartutakoaren arabera, Cementos Portland Valderrivasek duen asmo horren kontra Arakilgo Udalak bere esku dituen gestioak eginen ditu.