Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arakilgo Udalak udazkenerako kultur astea antolatu du. Egitarauaren barruan azaroaren 12rako kultur txango bat dago iragarrita. Ezkaba mendiko San Kristobal gotorlekua eta Oteiza museoa bisitatzeko aukera eskaini du Arakilgo Udalak. Ondoren, Errotxapean bazkaria ere antolatu du. Izen emateaAzaroaren 4ra arte eman daiteke izena Arakilgo Udalean. 25 euro pagatu beharko dute Arakilen erroldatuek. Erroldatu gabeek 30 euro.