Larrazpi musikazalez gainezka

Guaixe 2011ko azaroaren 15a

Irurtzundarrek agurtu dituzte udazkeneko festa txikiak eta, horrekin batera, Larrazpiko kontzertuak. Irurtzungo gazte elkarteak hard-metal kontzertuak antolatu zituen San Martin gauerako. Akatu, Phoenix, Sykarax, Dkuajo eta Desegin taldeek "kontzertu onak eskaini zituzten, soinu bikainarekin". Festa DJ Betelurekin amaitu zen. Hala ere, egun jendetsuena larunbata izan zen. Larrazpitek jaialdiaren urtemuga festak erantzun bikaina izan zuen eta gazte elkartea txiki geratu zen, "lokal bikoitza edo hirukoitza ere beteko litzateke" esan digu Alvaro Legarrak. Bereziki arrakastatsua izan zen Koldo Zapatillaren emanaldia.Tekno emanaldien harrera ikusita, irurtzundarrek jaialdi gehiago antolatzeko asmoa azaldu dute. Arakildarrek esker hitzak izan dituzte asteburuan Irurtzunen izan ziren guztiendako, batez ere taldeendako eta DJendako.