Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arakilgo Udalaren Kultura Batzordearen proposamenari erantzunez larunbatean 46 arakildarrek Iruñerriko bidea hartu zuten. Autobusean sartu eta 9:00ak aldera Ezkaba mendiko tontorrean zeuden. Han zain zuten Kakallueta elkarteko Imanol Elizalde eta bera izan zen Ezkabako gotorlekua ezagutzeko egindako bisitan gidaria. Presoek gerrakoan eta ondorengoan bizitakoak ezagutu ondoren, mendi magalean dagoen botilen hilerria bisitatu zuten. Gotorleku-espetxean hildako 130 preso daude han lur emanda. Elizaldek emandako azalpenak asko eskertu zituzten guztiek. Mendia utzi eta Iruñerriaren ekialdera jo zuten ondoren arakildarrek, Altzuzara, Oteiza museora. Bisita gidatu baten bidez, Orioko eskultorearen lana ezagutzeko giltzarriak jaso zituzten. Larunbateko irteera Arrotxapeako Auzmendi sagardotegian despeditu zuten arakildarrek.Gehiago Arakilgo kultur agendak kontzertu batekin segida du asteburuan. Ikus 29. orria.