Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arakildarrek eta imoztarrek azaroaren amaieran eman zioten hasiera 2011ko Bertsoaldiari. Azaroan eta abenduan bertso-afariak izan zituzten Ihabarren eta Irurtzunen. Etxalekun agurtuko dute bertso zikloa Julio Sotorekin eta Iker Zubeldiarekin. Bertsozaleek bihar, 21:30ean dute hitzordua. Etxalekuko Ostatuko mahaiaren buruan Julio Soto eta Iker Zubeldia eseriko dira. Nafarroako txapeldun gaztearen arma nagusia dotorezia eta zorroztasuna izanen dira, eta gipuzkoar gaztearenak, berriz, umore bizia eta freskotasuna. Haien arteko hitz-lehiaz gozatu nahi dutenek Ostatuan bertan eman behar dute izena.Bertsoaldiak zikloari esker, azken urteetan bertsolaritza indarra hartzen ari da Arakil aldean. Horren lekuko dira Ihabargo eta Irurtzungo elkarteetan bildu ziren bertsozale guztiak. Bi bertso-afarietan giro ona nagusitu zen. Beste horrenbeste espero dute biharko saioan.Bertsoaldia antolatzen duten Arakilgo kultur eta euskara batzordeak, Irurtzungo Aizpea euskara taldeak eta Imozko Udalak opari bereziak dituzte hiru bertso-afarietara doazenendako. Biharkoa 2011ko Bertsoaldiko azken emanaldia izanik, bertan argituko da nortzuk jasoko duten detailea. Badatoz bardoakAurten ez da Nafarroako Bertsolari Txapelketarik izanen, ez behintzat bere ohiko formatuan. Nafarroako bertsozale elkarteak horren ordez Bardoak 2012, Nafarroako Taldekako Bertso Ekimena antolatu du. Lehen saioa Etxarriko gaztetxean jokatuko da ilbeltzaren 27an, ostiralean, 22:00etan. Bertan aurrez aurre ariko dira Sakanako Bilixkorriko taldea eta Iruñea-Gorritiko Desterratuak taldeak.