Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aste honetan Arakilgo Udalak bere Interneteko ataria, www.arakil.net, eraberritu egin du. Ruben Goñi Urroz alkateak azaldu digunez arakildarrei udalaren berri emateko tresna izan nahi du web guneak. Horrekin batera, "elkarrekintzarako tresna erabilgarria eta eraginkorra" izatea nahi duela gaineratu digu Goñik. Aurretik web orriak zituen edukiez gain, bestelakoak gehitu dira: udal bilkuren aktak, udalari eskaerak egiteko bidea, ekitaldietan izena emateko asmoa eta beste. Horrekin batera, aurrerantzean albisteak web orrira maiz igoko ditu Arakilgo Udalak. Haiek nork bere e-postan jaso nahi duten arakildarrek izena emateko aukera ere izanen dute.