Enplegu espedienteak Oskiaren itzalpean

Guaixe 2012ko otsailaren 9a

Oskiako harratearen ondoan kokatuak dauden bi enpresetan Hormigones Oskian eta Canteras Oskian enplegu erregulazio espediente (EEE) bana onartu dute. Aurreneko enpresan kontratuak aldi baterako eteteko EEE onartu dute eta dagoeneko indarrean dago. ELAko Juan Larrayak jakinarazi digunez, Hormigones Oskiako 18 langileak 180 eguneko erregulazio aldian egonen dira. Larrayak jakinarazi digunez aukera horrekin 3 eta 6 langileren kaleratzea eragotzi da. Osagarri gisa aste beteko oporraldia eskuratu dute langileek.Bestetik, Canteras Oskia enpresan kontratuak hausteko EEE onartu da. Langileen batzarrak onartu eta enpresarekin adostu denez, 18 langileetatik 12 kalera joanen dira eta 7 besterik ez dira lanean geldituko. Kaleratutako langileek lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte ordaina jasoko dute. Egoera aldatuz gero kaleratuak kontratatzeko konpromisoa hartu du enpresak.