Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arakilgo Udalak bi ikastaro antolatu ditu 2012ko udaberrirako, argazkilaritza digitala eta antzerki ikastaroa. Bi ikastaroak arakildarrek emanen dituzte, hurrenez hurren, Itziar Matxain irurtzundarrak eta Jon Barbarin ihabartarrak.Argazkilaritza ikastaroa martxoaren 6tik ekainaren 12ra izanen da (28 ordu), asteartetan, 16:00etatik 18:00etara. Matrikula 70 eurokoa da; Arakilen erroldatu gabe daudenendako 80 eurokoa. Taldea osatzeko gutxienez 8 pertsona behar dira. Ikastaroa Etxarrenen emanen da.Antzerki ikastaroa martxoaren 7tik maiatzaren 30era da (26 ordu), asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara. Matrikula 20 eurokoa da; Arakilen erroldatu gabe daudenendako 23 eurokoa. Ikastaroa Ihabarren izanen da.Izena emateko epea martxoaren 2an amaitzeko da. Informazio gehiago nahi duenak Arakilgo Udalera jo dezake (948 500 101 edo 948 500 039). Izen-emateawww.arakil.net web orrian edo ayuntamiento@arakil.infolocal.org helbidean.