Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiriberriko kontzeju-etxean erabilera anitzeko gela, oinezkoendako ibilbideak eta langabetuak kontratatzeko partida dira inbertsio nabarmenenakAurreko ostegunean, aho batez, onartu zuen Arakilgo Udalak aurtengo bere aurrekontua. Ruben Goñi Urroz alkateak azaldu digunez, inbertsioen artean dago 20.000 euroko poltsa bat. Harekin langabezian dauden pertsonak kontratatuko dituzte ibarreko herrietan dauden lanak egiteko. Bestelako inbertsioen artean dago udaletxeko bajeran pisu bat egitea har artxiboa gordetzeko. Lanek 3.000 euroko aurrekontua izanen dute. Gaur egun udaletxearen beheko solairuan artxiboa hartzen duen gela hutsik geldituko da eta han hainbat jarduera egiteko gela egokituko du udalak. Esaterako gurasoak eta jaioberriak asteartean biltzeko gunea. Horrekin batera, Aixitako gazteluaren indusketaren 2. faserako 9.000 euro bideratu ditu Arakilgo Udalak. Bestalde, 1.000 euro bideratuko ditu udal informazio aldizkaria egiteko. Bestalde, Arakilgo Udalak aurrekontuan 30.000 euroko mailegu bat eskatuko duela jaso du, baina alkateak azaldu dugunez, " aleginduko gara ez eskatzen". Hiriberriko kontzeju etxeaInbertsioetan diru sail handiena Hiriberriko kontzeju-etxean eginen den erabilera anitzeko gela prestatzeko izanen da. Lan horretarako Arakilgo Udalak 50.000 euro bideratuko ditu, haietatik, 30.000 euro diru-laguntza zuzena dira eta bestea udalak kontzeju bakoitzari urtero ematen dion diru-laguntzaren aurrerapena da. Beraz, Hiriberrik hurrengo urteetan ez du udalaren laguntzarik jasoko, 20.000 euroak berdindu arte. 130.735,42 euroko aurrekontua dute lanek. 12.22,17 euro jarriko ditu kontzejuak. 7.215,48 euroko mailegua ere eskatuko du eta proiektua egiteko iaz dagoeneko 4.720 euro ordaindu zituen. Hiriberriko Kontzejuak aurretik kontzeju-etxeko aurreneko solairuan hormigoi plantxa berria jarri zuen. Aurten eskailerak egokitu, igogailua jarri eta zorua eta paretak egoki jarriko dituzte. Toki Departamentuaren lau urteko diru-laguntzen planaren barruan dago lan hori. Hiriberriko Kontzejuak 72.000 euro jaso behar zituen baina azkenean 56.677,77 besterik ez ditu jasoko. Murrizketa krisiagatik izan dela esan digu Felix Unanua Kontzeju-buruak. Lanak aurrera eraman ahal izateko Arakilgo Udalak eta Hiriberriko Kontzejuak. Azken horrek inbertsioa aurrera eramateko finantziazio arazoak zituelako eta udalak ibarrean barna gizarte eta kultur arloko jarduerak (hitzaldi, ikastaro, erakusketa eta abar) egiteko egoitzak izatea nahi duelako. Arakilgo Udalak 20 urtez dohainik erabili ahal izanen du espazioa. Lehentasuna berak izanen du eta koordinazio arazorik izan ez dadin bi administrazioen artean harremana izanen da. Adostutakoaren arabera, bestalde, programatutako jarduerak ondoren egoitza garbitzea eskatzen duenean udala arduratuko da horretaz. Bestelako gastuak eta egointzaren mantenua kontzejuaren bizkar geldituko dira. Igogailuaren mantenu gastua erdibana eginen dute bi administrazioek. IbilbideakAurten eginen diren inbertsioen atalean, Goñik Aizpea inguruan eginen diren oinezkoendako ibilbideak daude. 87.000 euroko inbertsioa da (10.354, 81 bideak egiteko, 13.030,66 euro seinaleztapena eta pasabidea eta eskailera 44.414,65 euro, guztia BEZ kanpo), %65ean Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta dagoena. Udalak 22.000 euro aurreikusi du bere aurrekontuan. "Aizpea inguruan eginen dira ibilbideak, Aixita gaztelua zenarekin lotuko da, baita Plazaolako bide berdearekin. Horretarako autobia azpitik pasabide bat eginen da". Goñik azaldu duenez, lanak garilaren 1erako despeditu nahi dituzte.